XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) garapen horren espazio berriak identifikatzen eta beste batzuk birdimentsionalizatzen saiatzen ibili ondoren, orain motz geratuko ginatekeela ebaluazioa ikaslearen errendimendu akademikoaren konstatazio hutsera murriztuko bagenu.

Zehazki, ebaluazio-prozesuak hobetzeko interesatuta dauden irakasleei tresna-sail bat aurkeztuko diegu klaseko giroa, komunikazioko erlazioak, beren jokaera irakasle bezala, gurasoen partaidetza garapen kurrikularrean eta kurrikuluaren funtzionamendu orokorra aztertzeko eta berrikusteko.

KLASEKO GIROAREN EDO KLIMAREN EBALUAZIOA

Liburuaren hainbat tokitan nabarmenduta utzi dugu testuinguruak zer-nolako garrantzia izan duen garapen kurrikularrean, esperientziaren aberastasunean eta azkenean ikasleek lortzen dituzten ikasketetan.

Testuinguru horrek dimentsio eranitzak izaten ditu:

bata fisikoa, giroaren antolakuntza eskatzen duena, bestea operatiboa, irakasleak irakaskuntza aurrera eramateko erabiltzen dituen lanen egitura seinalatzen duena, eta beste hirugarren bat, globalagoa eta aurreko biekin erlazionatuta dagoena, klaseko klima orokorra begiesten duena eta bere barruan txertatzen dituena erlazio-erarik bereizgarrienak, lanen inplikazio-moduak, rolen banaketak, estimulazioak, portaeren erraztasun eta mugakizunak, etab.

Uste dugu funtsezko aldagai bat osatzen duela geletako bizitzan.

Egia da irakasleok izaten ditugula dimentsio horri buruzko datuak.

Gure eguneroko lanetik abiatuz metatzen joaten zaizkigun datuak izaten dira, baina garapen kurrikularrari begira benetan ekarle eta eraginkor izateko, baliteke gure gelari eta honen barruan nagusi dagoen klima didaktikoari buruzko datu, inpresio eta esperientzien multzo guzti horri beharbada halako sistematikotasun eta barne-egitura bat eman behar izatea.

Eta kontrastatu egin beharko genituzke, gainera, gure inpresioa egituratzen duten alderdi horiei buruz ikasleek azaltzen dituzten pertzepzioekin ere.

Egiteko honetarako beharbada oso egokia izan liteke Trickett eta Moos-ek egindako Eskolako Giro-Eskala (EGE) erabiltzea.

Eskala honek badu hasierako desabantaila bat (ez dagoela oinarrizko irakaskuntzako geletarako pentsatua, goragoko mailetarako baizik), baina baita abantaila garrantzitsu bat ere (Espainian landua izan dela eta, beraz, baditugula gure arteko funtzionamenduari buruzko datuak: Fernández Ballesteros y Sierra; Villar Angulo).

Eskala honen bitartez ikasleek beren gelako martxari buruz azaltzen dituzten pertzepzioak biltzen dira.

90 item ditu 9 azpieskalatan banatuta.